Liburu-mapa, webgunearekin batera, Jaizkibelek eta Uliak duten balioa aintzatesten duen formatu eta diziplina anitzeko lehen obra kolektiboa da, ikuspegi integratzaile eta orokorretik landua. Talde-lanari esker osatu dugu; testuak zientzialari eta naturzale bolondresek idatzi dituzte, eta idatzi horiek osatu eta laguntzen dituzten argazki zoragarriak 40 argazkilariren ekarpenak dira. Gainera, eremuaren mapa ikusgarria ere prestatu dugu.

Liburu honetan, azaleko eta urpeko biodibertsitate eta geodibertsitatearen inguruko balore eta ezagutza behinenak biltzen saiatu gara, modu ulergarrian eta hiru hizkuntzatan. Baita, nola ez, paisaia eta inguruaren edertasuna, eta zoko eta bazter guztietan ageri zaigun “arte naturalaren” isla eskaintzen ere.

Abenduaren 20tik saltokietan.

muntaia