P1030719Harri eta herri
Izakiaren arbasoak haitzulo eta harkaizpeetan bizi izan ziren. Haien lehen arma edota erremintak harriz egin zituzten eta harria baliatu zuten euren arte eta kultura gauzatu eta islatzeko. Bizitzak eta heriotzak harriarekin lotura estua zuten. Igeldo, Ulia eta Jaizkibelgo hareharria duela ehundaka urtetik erabili da harresi, gotorleku, etxe, eliza eta lurraldeko herri asko eraikitzeko.

Donostia berreraikitzeko Ulia eta Igeldoko hareharri eta tuparria baliatu zituzten ia gehienean; lehena etxaurreak egiteko erabili zuten, eta horma eta barne-egiturak gorpuzteko bigarrena. Hondarribiak gaztelua, harresiak eta parrokia Jaizkibelgo harriekin eraiki zituen, baita Pasai Donibane, San Pedro eta Lezok ere. Era berean, Jaizkibel formazioko hareharriaz eraikiak dira Irun, Oiartzun, Errenteria, Donibane Lohitzune edota Baiona, esaterako. Hala diote dokumentu eta artxiboetan mantendu diren harrobiak ustiatzeko orduko lizentziek.