Jaizkibel Formazioa, Hondarribitik Zumaiaraino
Jaizkibel mendiaren haitz azaleramenduek, Hondarribitik hasi eta Zumaiako Itzurun hondartzaraino hedatzen direnek, Gipuzkoako ia kostalde osoa hartzen duen unitate geologikoaren ekialdeko hegala osatzen dute. Hasiera batean, Higer-Getaria Formazioa izena eman zitzaion unitate horri, baina Jaizkibel Formazioa ere deitzen zaio. Azaleramenduetako arrokak ezaugarri desberdinetakoak izan badaitezke ere, orokorrean higadura handia jasan duten horixka koloreko hareharri sendozko geruzak dira.

Hareharrizko flyscha
gaztarrotz horma 3Hareharriak zehatz aztertuz gero, ondo biribildutako eta kaltzio karbonatoak atxikitako kuartzo aleez osaturik daudela ikusiko dugu. Lodiera desberdinetako estratuetan banatzen dira; geruza batzuek zentimetro gutxiko loditasuna dute eta zenbait metrotakoa beste batzuek. Sarritan baina, hareharri estratuen artean marga edo tuparri izeneko material bigunagoak txertatzen dira. Hala sortzen da Flysch-a. Bi arroka motaren alternantzia gutxi gorabehera erregularraren ondorioz eratutako egiturari ematen dio izena, beraz, Flysch kontzeptuak, eta ez arroken jatorriari. Era honetan, hizpide ditugun formazioei Hareharrizko Flysch ere deitzen zaie.

Arrasto eta aztarna fosilak

Paramoudrak

Paramoudrak, egitura bitxiak

Paleogeografia berreraikiz

Paisaiaren forma harrigarriak

Geoformak