Arrokak osotasunean aztertuta dakigunez, 1000 eta 4000 metro arteko sakoneradun itsas-hondo abisal batean sortu ziren. Bertan, material ugari garraiatzen zuten ur-korronteek eta urpeko iparreko abanikoek sedimentuak barreiatu zituzten. Abanikoen kanpoko aldeko materialak arinak izanagatik dekantazio moduan pilatu ziren; barruko ale lodiek berriz, prozesu askoz ere indartsuagoa pairatu zuten, eta aurreko sedimentuak higatuz pilatu ziren. Data jartzeko egindako probei esker dakigunez, prozesu hauek Eozenoan (Tertziarioan), duela 48 eta 56 milioi urte artean.

_X1D3007

Sedimentuak pilatu osteko epean, hondar-aleen artean geratutako hutsuneetatik fluxu zirkulazioa gertatu zen. Fluxu horiek mineralez gainezka egoten zirenez, arroka gogortu bitartean kaltzioa, silizea eta burdina banatu zituzten, batez ere. Kaltzio karbonatoak hareharri-aleak biltzen dituen zementua sortu zuen; silizeak arrokaren gainean higaduraren aurka erresistentzia handiagoa izanagatik nabarmentzen diren boloak; eta burdinak, azkenik, kolore horixka eta okreetako olatu modukoak eratu zituen. Burdina arroka hauen bereizgarri den kolore horixka edo gorrixkaren erantzule ere bada, oxidatzean.

Placas 2

Itsas hondoa azaleratzea
Jaizkibelgo hareharriak, sorburua itsasoaren arro sakon batean duten arren, egun lurrazalean ageri dira, 70º-koak izan daitezkeen inklinazio handiekin. Horren arrazoia zein den jakiteko plaken dinamika delakoari heldu behar zaio. Duela 120 milioi urte, iberiar plaka europar plakarekiko biratzen hasi zen eta Bizkaiko Golkoko irekidura sortu zen. Prozesua orain 40 milioi urte amaitu zen bi plakek gain hartu zutenean. Ondorioz, Pirinioak eratu ziren eta aurreko epealdietako materialak altxa, trinkotu eta deformatu.

Arrokak azaleratu ahala, itsasoaren mailak beherantz egin du progresiboki. Paisaia behatuta, horren erakusle diren hiru une edo garai zehatz bereizi ditzakegu. Zaharrena, itsasoaren oraingo mailatik 200- 240 metro gora dago, erliebean dagoen marka ia horizontalak iradokitzen digun abrasio-plataforman. Bigarrena, berriz, orain 23.000 urtekoa, itsasoaren gainazaletik 30-40 metro gora dago, eta beste marearteko zabalgune baten erakusgarri da, kasu honetan ertz biribilduak dituena. Berriena, berriz, egungo itsasgoraren maila baino 1-2 metro gorago dago, eta duela 2700 urte inguruko hondar eta legarrez betetako gainazal higatuak ditu bereizgarri.