OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ur irekietako ingurune pelagikoan arrainak dira nagusi; txitxarroak, buztanbeltzak, bogak, baleztarrainak, txopak, haginzorrotzak eta ataloak aurki ditzakegu, esaterako. Sarritan, marmoka espezie zenbait ere ikusteko parada izaten da, knidario taldearen barne sailkatzen direnak eta harizpi erresumingarriak dauzkatenak. Halaber, ur hauetara zetazeo espezie batzuk ere hurbiltzen dira eta, noizbehinka, itsas txakurrak edota dortokak.