Foto 14Jaizkibelgo faunan aipagarri dira berau bizileku duten edo bertan bisitari diren hegaztiak zein narrasti eta intsektuak. Ugaztunen artean ferrasaguzar handia nabarmendu behar da. Haitzuloetan bizi da, eta babestutako espeziea da.

Nazioarteko eta bertako hitzarmen eta lege ezberdinek Jaizkibel-Ulia eremuan topatzen ditugun hainbat espezie babesten dituzte, hala nola, Habitat Zuzenbideak, Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoak edota Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak. Espezie horiek bitxi baliotsuak dira, haien habitataren kontserbazio egoera hobetuz babestu beharreko altxorrak.

Hegaztiak

Anfibio eta narrastiak (Herpetofauna)

Intsektuak eta ornogabe txikiak