Ondare naturalarekin lotutako Europako, Estatuko eta Autonomia mailako Lege eta Konbenioen oinarriek (geodibertsitatearena, habitatarena, biodibertsitatearena, paisaiarena…) ingurumenaren babesa dute lehentasun. Irizpide horiek beste ezein lurralde antolaketa edo azpiegitura planen (portu, hiri-lur, industria…) gainetik daude.

Natura 2000 sarea gidatzen duen Habitat Zuzenbideak, eta hainbat lege eta dekretuk ezartzen dutenez, ondare naturala kalte edo honda dezakeen ezein plan, programa edo proiekturen aurrean prebentzioa eta zuhurtzia beharrezkoak dira, baita ondare hori belaunaldi berriek jaso dezaten zaintzaz arduratzea.

000504

Gaiari buruzko dokumentazioa hemen aurkezten dugu:

Europako Natura 2000 Sarea

Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE)

Lurraren memoriaren eskubideen deklarazioa (gazteleraz edo frantsesez)

Ondare geologikoaren inguruko Gironako deklarazioa (gazteleraz)