Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) dira aniztasunaren kontserbaziorako ingurumen-interes handiko areak, Natura 2000 Sare barruan bertakotzeko estatuek Europar Batasunako kideak izendatuta. KBE lurraldeek Erkidego-Garrantziko zein Hegaztientzako Babes Bereziko Zonako Lekuak izan behar izan dute aurrez.

MAPA pequeno2

Geodibertsitatea Jaizkibel-Uliako KBEren babes helburuetatik at
“42/2007 Legeak geodibertsitatea ondare naturala dela ezarri zuen eta hura babestea administrazio publikoari dagokiola. Horretarako, kontserbazio neurriak hartu behar dituztela xedatu zuen, geodibertsitatearen egoera zein den jakiteko erremintak eskuratuz. Eusko Jaurlaritzak baina, ez ditu oraindik erreminta horiek baliatu. Hala, geodibertsitatea Jaizkibel-Ulia KBE aren helburu eta neurrietatik kanpora dago, egun”.