Jaizkibel-Uliako ia elementu oro da hauskor, habitat zein espezie izan, lur, itsaso edo hareharrizko geoforma. Hauskortasun hori aintzat hartzea oinarrizko baldintza da gure ondarea bere horretan babestuko badugu. Horregatik, beharrezkoa da dagokien erakunde eta administrazioek elkarlan serio eta eraginkorra abian jartzea, eta norbanakoak eta gizartea kontzientziatzea. Alegia, gure garaiez garaiko ondarea dagokion errespetuz zaintzea.