Jaizkibel Amaharri/Jaizkibel-Ulia 2016 ekimen zientifiko eta soziala da, eta gure natura ondareari dagokion balioa eman eta behar bezala babestea du helburu.

Geofromas

Jaizkibel eta Uliak eskualdeko jendeak ere ezagutzen ez dituen naturaren harribitxiak ezkutatzen dituzte. Nolabaiteko museo bizidun eta naturala dira; horregatik, komeni da ezagutzea eta, horren baitan, aintzat hartu, mantendu eta babestea.

Web-orri hau, liburuarekin batera, Jaizkibelek eta Uliak duten balioa aintzatesten duen formatu eta diziplina anitzeko lehen obra kolektiboa da, ikuspegi integratzaile eta orokorretik landua. Talde-lanari esker osatu dugu; testuak zientzialari eta naturzale bolondresek idatzi dituzte, eta idatzi horiek osatu eta laguntzen dituzten argazki zoragarriak 40 argazkilariren ekarpenak dira.

.

.

Gure helburuak

1

Jaizkibel-Ulia Europako Geologia eta Itsaso eta Lurreko Biodibertsitatearen Ondare izenda dezaten proposamena sustatzea. Euskal zientzia erakunde nagusiek eta nazioarteko zein eskualdeko hainbat gizarte-eragile garrantzitsuk babestutako egitasmoa da.

2

Eusko Jaurlaritzari dagokien nazio mailako eta Europako erakundeek Jaizkibel-Uliako itsasaldea Natura 2000 Sarearen baitan babes dezaten eginiko proposamena bidera dezala eskatzea. Era horretan, Donostia-San Sebastian eta Miarritzeren artean itsas-korridore babestua eratuko litzateke.

3

Helburuok betetzen laguntzeko instituzio, herri eta eskualde mailako zein mugaz haraindiko ekimen eta proposamenak sustatzea. Donostia-San Sebastián 2016 Kultura Hiriburutza UNESCOri Euskal Kostaldeko Geoparkea handitzeko eskari ofiziala egiteko baliatzea.

“Naturak herrien gogoa, kultura eta izaera zizelkatzen ditu. Herri baten kultura gorenera heltzen da ondare naturala ezagutu, errespetatu eta babesten duenean, eta harekin batera, haren sustraiak eta etorkizuna.”

José Manuel Cortizo
Jaizkibel Amaharri eta Jaizkibel-Ulia 2016 proiektuaren koordinatzailea

.