JAIZKIBEL-ULIA GEOLOGIAREN ETA BIOANIZTASUNAREN EUROPAKO ONDARE IZENDATZEKO PROPOSAMENA

Jaizkibel mendia Gipuzkoako probintziako ipar-ekialdeko mugan kokatzen da. Inguruak dituen balio naturalen eraginez, eta bereziki, Europar Batasunarentzat lehentasunezko kontserbazioa duten lurreko hainbat habitat izatearen ondorioz, Jaizkibelgo urgaineratutako eremua (hau da, itsas mailatik gora kokatzen dena)  Euskal Herriko NATURA 2000 SAREAren GKL zerrenden barne aurkitzen da (Garrantzia Komunitarioko Lekuak; GKL ES2120017), egun KBE (Kontserbazio Bereziko Zona).

071003Babes figura hauek ordea ez dute Jaizkibelgo urperatutako eremua barne hartzen. Ur azpiko eremu hau, gainera, aberastasun biologiko eta ekologikoa handiko  eremua da, urgaineratutako eremua baino are balio handiagoa eta kontserbazio-maila handiagoa erakusten duelarik.

Bioaniztasunaren ikuspuntutik duen balio naturalaz gain, Jaizkibel altxor geologiko bat da, erakunde zientifiko ezberdinek burutzen dituzten ikerketak nabarmentzen duten bezala. Jaizkibel formazio geologikoak euskal flyscharen geruza gazteenak osatzen ditu, flysch honetako altxor ezezagunena eta mehatxatuena da. Aro Tertziarioko geruza hauek sakonera handiko itsas eremu batean metatu ziren Eozenoan (duela 55 eta 42 milioi urte bitartean). Sedimentu itsastar hauen altxatzea eta urgaineratzea duela 40 milioi urte burutu zen, Alpetar Orogenia deritzon unean eta Pirineoak eratu zirenean. Jaizkibel beraz, mendikate honen mendebaldeko muga kontsidera daiteke.

Euskal geologiak duen nazioarteko garrantzia, eta konkretuki flysch bezala ezagutzen den fenomeno geologikoa, gailendu egin zen 2010ean Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako Geoparkeen Sarean barneratu zenean. Egun, Euskal Kostaldeko Geoparkea Mutriku, Deba eta Zumaiako udalerriek osatzen dute, nahiz eta hasieratik Geoparkearen mugak ekialdeko eremuetara zabaltzeko aukera eta beharra planteatu zen UNESCOko arduradunekin. Arestian azaldutako arrazoiengatik, Jaizkibelek behar adina balio du Euskal Kostaldeko Geoparkean sartzeko arrazoiak justifikatzeko.

Bioaniztasunarekin gertatzen den bezala, Jaizkibelgo itsas hondoaren eremuak Jaizkibelgo aberastasun geologikoaren zati nagusi bat hartzen dute (geoformak, paramoudrak, arroilak, barrunbeak, hareatzak eta itsaslabarrak).

Guzti honengatik, behealdean sinatzen dugunok dagokion Administrazioari, eta azken batean UNESCOri ondorengo  ESKAERA egiten diogu:

1º.- NATURA 2000 SAREAN BARNERATZEAREN BIDEZ JAIZKIBEL-ULÍA ITSAS EREMUAREN BABESTEA.

2º.- EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAREN EREMUA ZABALTZEA JAZIKIBEL-ULIA EREMUAREN OSOTASUNERA, BAITA BERE GEOFORMAK, ARROILAK ETA ITSASPEKO BARRUNBEAK ERE.

Gure proposamenarekin bat egiten duten erakundeak